Irisgarritasuna

2015-02-18
Orain dela 3355 egun argitaratua

Tenbidetik Udaletxerantz joateko gurpildun aulkian doazen pertsonentzako traba dezente daude. Errepidea gurutatzeko ere espaloiak rebajatu gabe daude.

2015-02-23
Orain dela 3350 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo. Jaso dugu zure ekarpena eta dagokion sailera bideratu dugu. Erantzun bat jasotzen dugunean jakinaraziko dizugu. Mila esker Alegia hobe bat egiten laguntzeagatik.

2015-02-23
Orain dela 3350 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo. Udalak Bideberrietako autobus geltokiaren inguruan egin behar dituen egokitzapen lanen barruan kokatzen da inguru horren egokitzapena. Espaloiak rebajatu eta lur azpiko pasabidea eta bertara iristeko bideak egokitu eta hobetuko dira. Mila esker. Ondo izan.

2015-02-23
Orain dela 3350 egun argitaratua

Ez naiz ekarpen egilea, baina oso ondo dago jakitea, zein diren Alegian edo edozein herritan egiten edo egin behar diren irisgarritasun hobekuntzak. Herritar orok aukera berdinak eduki behar ditugulako mugitzerako garaian.

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...