Italiako herri batek berezko Interneta kudeatzen du HERRIARI esker
- 2015ko Urtarrilaren 08a
Verrua Savoia, Turinetik gertu eta 1.500 biztanle inguru dituen Italiako herri bat da. Mendialdean dauden herri ugarietan gertatu ohi den bezela, Interneta herrialde honetara ez da ailegatu. Herritarrak elkarren artean indar eginaz eta elkarturik eta bizilagun elkarteari esker, herriak autokudeatu eta berrerabilitako piezekin lorturiko Internet sareaz gozatzeko aukera dute.
Zorionez, telekomunikazio eta gobernuak akats egin edo interes eskasa erakutsi duten herrialde hauetan, Daniele Trinchero, Turingo Unibertsitate Politeknikoko ikertzaileak lortu du Interneta errealitate izatea herrialde hauetan. Herriak erabaki zuen 5.000 euro-ko beka bat ematea ikertzaileri ametsa errealitate bihurtu zezan eta nola lortu ere!
Sistema honek ez du Interneteko kompaniei inongo mehatxurik egiten. baina modu honetan herri hauetako herritarrek Internet konexioa eduki ahal izango dute.