Auzo-konpostan parte hartzeko izen ematea zabalik Alegitarren artean

Auzo-konposta bizilagun ezberdinen artean konposta egitean datza.

Alegiako Udalak auzo-konposta egin ahal izateko guneak martxan jarri nahi ditu, herrian sortutako hondakinak gutxitu eta birziklatzeko helburuarekin. 

Izen eman nahi duten familiek, epea zabalik dago, martxoaren 20 arte, hain zuzen ere. Udaletxera gerturatuz edota ugalde@tolosaldea.net helbidera e-mail bat bidaliaz lor daiteke izen ematea.

Parte hartzaileak identifikatu ostean, udalak, gune kopurua zein hauen kokalekua, parte hartzaileen beharretara egokituko dira.

Informazio gehiago: www.alegia.eu/orokorra/albistegia/irakurri.php?id=655 


Konposta-urteurrena_20100328_001.jpg

auzokonposta-fotomontaje.jpg