Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoari jarraituz, erabiltzaileak baimena ematen du bere datuak SHAREWEB titular duen fitxategi batean sartzeko, eta datu horiek bai erregistroa kudeatzeko edo harpidetzeko erabiltzeko administrazio eta kontabilitate kudeaketarako.
SHAREWEB, webgunearen arduradun izanik, erabiltzaileen esku jarri du honako dokumentu hau, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak xedaturiko betebeharrak betetzeko, baita webgunearen erabiltzaile guztiei hura erabiltzeko baldintzen berri emateko ere.
Webgunean sartuz gero erabiltzeko baldintza orokor hauek erabat ulertutzat eta onartutzat joko dira. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta bertan eskainitako zerbitzuak legearen aurka doazen jarduerak egiteko ez erabiltzeko, eta uneoro baldintza orokor hauek errespetatzeko. Zerbitzu emaileak edozer unetan eten ahalko du bere webgunerako sarbidea legearen, fede onaren edo baldintza orokor hauen aurkako erabileraren bat antzemanez gero.
Zerbitzu emaileak eskubide osoa du webgunean ageri den edozer informazio mota aldatzeko, horretarako inolako aurre-abisurik eman gabe edo betebehar horiek erabiltzaileei jakinarazi gabe; nahikoa izango da zerbitzu-emailearen webgunean argitaratzea.
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzen duen araudian ezarritakoari jarraiki, webgunearen arduradunak datu pertsonalak eman dituzten edo emango dituzten erabiltzaile guztiei jakinarazten die haiek bere fitxategi automatizatuan sartuko dituela. Adierazitako fitxategia behar bezala erregistratuta dago Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Zerbitzu emaileak esanbidez adierazten eta bermatzen die erabiltzaileei beren datu pertsonalak ez zaizkiela, inola ere, hirugarren enpresei lagako beren baimenik gabe.
Zerbitzu emaileak uneoro bermatuko dio erabiltzaileari datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak baliatzeko aukera, indarreko legedian ezarritako baldintzetan. Eskubideok baliatzeko esanbidezko eskaera bidali ahalko du, NANaren kopiarekin batera, honako helbidera:
Posta arrunta: SHAREWEB, Paper kalea z/g 3.Solairua, 20.400 Tolosa (Gipuzkoa)
Era berean, erabiltzaileak baja hartu ahalko du harpideturiko edozein zerbitzutan, horretarako webgunean jarritako formularioa erabilita.
Erabiltzaileak http://demo.aske.eus webgunean eta, kasua balitz, harpidetza Erabilera Baldintza hauetan zehazten denaren arabera erabiliko du. Webgunearen eta bere zerbitzuen erabilera, bereziki harpidetzarena, pertsonala, esklusiboa, pribatua, irabazi asmorik gabea, ez kolektiboa, ez komertziala edo profersionala eta besterezina da.
Erabiltzaileak agintzen du bere jardueraren bidez ez dituela kaltetuko SHAREWEB irudia eta bere enpresa titularraren interesak edota eskubideak. Halaber, agintzen du ez duela webgunea kaltetu, baliogabetu edo gainkargatuko duen jarduerarik egingo, ez eta webgunea normaltasunez erabiltzea oztopatuko duenik ere. Bereziki eta espresuki debekatuta dago haurren edo gazteen garapena kalte dezakeen edozer ekintza egitea, bai eta gizakien duintasunaren aurkakoak direnak ere.
SARETUZZ, SHAREWEB-en webgunea da. Debekatuta dago hirugarren batek bere logoa edozein eratara erabiltzea idatzizko baimenik gabe. Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Erabiltzaileek, harpidedunek barne, uneoro errespetatu beharko dituzte webgunearen jabetza intelektuala.
SARETUZZ argitaratzen dituen edukien ardura edukien editore bakoitzarena da. Iritzi artikuluak, gutunak, blogak nahiz iruzkinak autore bakoitzaren ardura dira, eta SHAREWEBek ez du inolako ardurarik izango horien edukien gainean.
SARETUZZ gunearen erreprodukzio eskubideak erreserbaturik daude, baita deskargatzeko agiriei edo irudikatze ikonografiko eta fotografikoak edo ikusentzunezko ekoizpenei dagozkienak ere. Edukiren bat edo guztiak hala euskarri elektronikoetan nola inprimatutakoetan erreproduzitzeko idatzizko baimena lortzeko gurekin jarri harremanetan.