Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia
- 2014ko Uztailaren 11a
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Bizikletaren Estrategiaren lantze prozesua hasi du. Estrategia honek bizikletaren erabilera areagotu nahi du, autoaren eta motorraren alternatiba gisa azalduz, eta horretarako hurrengo 8 urteetan finkatu beharreko helburuak eta jarduerak zehaztu nahi ditu.
Estrategia hori diseinatu ahal izateko, interesa duen edozein pertsonaren iritziak eta proposamenak ezagutzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.
Horregatik, parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, segidan aurkituko duzun galdeketa uztailaren 13a baino lehen betez.
Galdetegian jaso ezin izan duzun beste ekarpenen bat helarazi nahi bazenigu, ondorengo helbidera mezu bat bidaliz egin dezakezu: bizikleta@gipuzkoa.net