Txakurrak

15-01-2015
Publicada hace 3382 días

Ondo dago ORRIAn txakur jabeei errespetua eskatzea, bai txakurrak lotuta ematearen inguruan eta baita txakur kaken inguruan. Askotan bidali da, baina ikusita ez daukala inolako eraginik beste neurri batzuk hartzen hasteko garaia izango da ezta ?

18-01-2015
Publicada hace 3378 días

Argi daukatena, txakurren jabeok arduratu behar dugula gure txakurretaz, eta batzutan ez gara konturatzen! Ez dago esplikatu beharrik gauza asko bai edo bai egin behar ditugula txakur jabe bezela, txakur kakak jaso, lotuta eraman, txipa, albaitariarena eraman txekeoak egitera....Azken finean, hori bakoitzaren ardura dela iruditzen zait eta ez udalarena eta herritarrak konzientziatu egin behar dugu honetan.

19-01-2015
Publicada hace 3378 días
Alegiako Udala

Kaixo. Udalak bere esku dauden neurriak hartuak ditu jada. Hurrengo fasea isun ekonomikoena litzateke. Horretarako ordea, egun guztiko kontrol zerbitzua ezarri beharko litzateke eta Udalak ez dauka. Gaiaren konponbidea izan litzatekeen beste konponbideren bat bururatzen bazaizu, eskertuko genizuke proposatzea. Mila esker eta ondo izan.

Tú también puedes participar en esta conversación

Haz click sobre este texto y escribe tu comentario sobre la aportación...