Horma erorita

23-01-2015
Publicada hace 3374 días

Aspalditik dago bide ertzeko horma hau erorita, eta hesi batzuk jarri ziren aldi baterako neurri moduan. Ez dago asmorik berriro egonkortzeko? Bidearen oinarriak kalteak jasan ditzakeela iruditzen zait.

27-01-2015
Publicada hace 3370 días
Alegiako Udala

Kaixo. Jaso dugu zure ekarpena eta dagokion sailera bideratu dugu. Erantzun bat izan orduko jakinaraziko dizugu. Mila esker Alegia hobe bat egiten laguntzeagatik.

29-01-2015
Publicada hace 3368 días
Alegiako Udala

Kaixo. Zure ekarpenaren inguruan aipatu, gune hori jabetza pribatukoa dela eta bere mantenua ez dagokiola Udalari. Dena den, Udala jakitun da gune horren egoeraz eta espediente bat ere irekita dago. Berriz ere gaiari heltzeko konpromisoa hartzen du Udalak. Mila esker eta ondo izan.

Tú también puedes participar en esta conversación

Haz click sobre este texto y escribe tu comentario sobre la aportación...