Guifinet Ikaztegietan (erantzuna)

28-10-2014
Publicada hace 3647 días

Joan den astean Orendainen jarri zen WiFi irekiaren harira Ikaztegietan ezartzearen inguruan egindako galderari erantzunez, oso epe motzean Ikaztegietan martxan jarriko dugula baietatu nahiko genuke. Orain arte jarri ez bada, Ikaztegietan ekimena abiatzeko ezinbestekoa den depositoa erabiltzeko baimena lortzeko edukitako arazoak izan dira. Baimena lortuta eta arazo tekniko batzuk konponduta, datorren hilabetean zehar Ikaztegietan martxan egongo da guifinet bidezko WiFi-gunea.

16-12-2014
Publicada hace 3598 días

Nahi baina gehiago atzeratu zaigu Ikaztegietako guifi.net sarea; atzo arte Iberdrolak ur depositoko akometida jartzeko zai egon behar izan gara. Hau jarrita, espero dugu urtea amaitu baino lehen martxan eduki ahal izatea. Jarraituko dugu informatzen...

30-12-2014
Publicada hace 3584 días

Zertan oinarritzen da guifi.net sarea? Aditu izan dut baina ez dakit zertan oinarritzen den, mila esker aldez aurretik.

Tú también puedes participar en esta conversación

Haz click sobre este texto y escribe tu comentario sobre la aportación...