Gimnasio urbanoa

03-05-2015
Publicada hace 3274 días

Umeentzako parkea kendua izan denez, gazteentzako egokituriko ginasio urbano baten eraikuntza proposatzen dut kalebeherako frotoiaren alboan.

07-05-2015
Publicada hace 3270 días
Alegiako Udala

Kaixo. Jaso dugu zure ekarpena. Egia da jolaslekutik jolasak kendu direla. Baina konponketa batzuk egin eta berriz jarriko dira. Bestetik, gune horretan, adineko pertsonentzako ariketak egiteko erabiltzen diren makina batzuk jarriko dira. Oraingoz, gazteentzako gimnasio bat ezartzea ez dago Udalaren asmoen artean baina zure proposamena gordeko dugu. Mila esker.

09-05-2015
Publicada hace 3268 días

Oso ideia ona irudtizen zait adinekoentzat ariketak egiteko gailuak ezartzea gune honetan. Azken finean zonalde honetan umeak baino gehiago heldu jendea ikusten da gehiengoan. Eta honetaz gain, nik dakidala behintzet herrian ez dago helduek kirola praktikatu ahal duten horrelako tokirik.

29-05-2015
Publicada hace 3248 días


31-05-2015
Publicada hace 3245 días

Itxuraz oso txukun geratu da. Oso txukun eta oso polita. Umeek konfirma dezaten ea zein den beraien ikuspuntua. Udalak aditu izan dut umeen parte hartze-ekarpenak ere landu dituela aurtengo urtean zehar edo, kasu honetarako ere oso interesgarria izango litzatake gure txikien ekarpenak jasotzea. Ondo segi.

Tú también puedes participar en esta conversación

Haz click sobre este texto y escribe tu comentario sobre la aportación...