Alternatiben Herria, 250 boluntario inguru beharko dira U24an ekimenerako.
- 07 de octubre del 2015
-
-
Publicada hace 3363 días
Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladako kideek datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ekimena abiatuko dute Bilbon. Aldarrikapen eta ospakizun eguna, egunerokoan bizitza ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa. Topagune komuna. Halako festa eta aldarrikapen egun handi bat behar bezala ateratzeko lan handia egin behar da, eta 250 boluntario inguru beharko direla komentatu da. Zeu animatuko al ziñateke? Boluntario izan nahi baduzu idatzi emaila honako helbidera: alternatibenherria@gmail.com. Lagundu zabaltzen! Mila esker zure lankidetzagatik!!
Publicada hace 3363 días
Oso intersgarria iruditu zait irakurri berri dudan ekimen hau, baina zertan oinarritzen da zehazkiago esanda? Nere gertukoen artean zabalduko nuke, noski, baina bai gustatuko litzaidake Informazio gehiago izatea, zabaldu ahal izateko.
Alternatiba guztiak beharrezkoak direlako!!!
Publicada hace 3345 días
Ez banago oker atzoko egunean izan zen Alternatiben herria, Bilbon. Agian lotura honek balio zaitzazuke: https://twitter.com/alterherria
Publicada hace 3345 días
Bai atzo izan zen, hemen atzoko eguna laburturik bideo moduan:
https://www.youtube.com/watch?v=ycST6LWkji8
Tú también puedes participar en esta conversación
Haz click sobre este texto y escribe tu comentario sobre la aportación...