Lurrazpiko pasadizoa

2015-05-22
Orain dela 3254 egun argitaratua

Anbulategira gurpildun ahulkiekin joateko, lurrazpiko pasadizotik pasa eta aldapa egoera txarrean egon ohi da. Harriak goi aldetik erorita, lurra irristakorra... Konpondu eta zaintzea eskatuko nuke.

2015-05-27
Orain dela 3249 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo. Jaso dugu zure ekarpena. 2015ari begira aurrekontu parte hartzaileen prozesua egin zenean, herritarrek zuk aipatutako puntu horren hobekuntza adostu zuten. Udalak hobetze lan horiek egiteko prozesua martxan jarri du eta lan horiek jada esleitu dira. Beraz, datozen egun edo asteetan lan horiek gauzatzea espero da, inguruaren egoera hobetuko delarik. Mila esker Alegia hobe bat egiten laguntzeagatik. Ondo izan.

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...