Hona nire proposamena Langaurre sustatzeko, eta zuk ba al duzu proposamenik?

2015-11-07
Orain dela 3084 egun argitaratua

Nire proposamena txoko zoragarri hau gehiago sustatzea da, ekintzak, e.a. eginaz...Alegiko herriak duen altxor bat da eta nere ustetan bonbo gehiago eman beharko litzaioke, agian neu izango naz ez dena ohartu hemen egiten diren ekintzetaz, e.a. Agian udara aldera, umeak jolastu ahal izateko, Larraitzen dagoen estiloko ekintzak egiteko aukera interesgarria izan daiteke...Aukera bat izan daiteke...Ea beste herritarrek ere proposatzen dituzten ekintza desberdinak Langaurre sustatzeko...

ezagutu_langaurre_big.jpg
2015-11-12
Orain dela 3079 egun argitaratua

Garai batean, uste dut ordundik euri pixkat egin duela baino, txiringito antzeko bat ipini zen helatuak, e.a. saltzen ziren bertan, agian horrelako gunetxo bat interesgarri izan daiteke Langaurre txoko hau sustatzeko...Hor nire proposamena. Animatu besteok proposamenak proposatzen, nik ekarpen bat egin nuen Alegiako herria eta segituan jaso nuen udalaren aldetiko erantzuna. Sustatu dezagun gure txoko maitagarria den Langaurre!!!!!

2015-11-13
Orain dela 3079 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo. Lehenik eta behin mila esker zure ekarpenaren bidez Alegiako Udalera ideia berriak helarazteagatik. Ideia interesgarria iruditzen zaio Udalari eta dituzuen ideiak proposatzera animatu nahi zaituztegu. Udaleko teknikari ezberdinekin elkarlanean, ideia horiek garatu ahalko lirateke. Mila esker eta animatu beldurrik proposamen horiek egitera. Ondo izan!

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...