Horma erorita

2015-01-23
Orain dela 1215 egun argitaratua

Aspalditik dago bide ertzeko horma hau erorita, eta hesi batzuk jarri ziren aldi baterako neurri moduan. Ez dago asmorik berriro egonkortzeko? Bidearen oinarriak kalteak jasan ditzakeela iruditzen zait.

2015-01-27
Orain dela 1212 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo. Jaso dugu zure ekarpena eta dagokion sailera bideratu dugu. Erantzun bat izan orduko jakinaraziko dizugu. Mila esker Alegia hobe bat egiten laguntzeagatik.

2015-01-29
Orain dela 1210 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo. Zure ekarpenaren inguruan aipatu, gune hori jabetza pribatukoa dela eta bere mantenua ez dagokiola Udalari. Dena den, Udala jakitun da gune horren egoeraz eta espediente bat ere irekita dago. Berriz ere gaiari heltzeko konpromisoa hartzen du Udalak. Mila esker eta ondo izan.

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...