Euskara sustatzea enpresetan

2014-08-26
Orain dela 3735 egun argitaratua

Euskararen erabilera eskasa da inguruko enpresetan. Titulatu berria naiz eta praktikak egin ditut enpresa batean. Euskaraz ikastetik erderaz lan egiterainoko jauzia oso handia izan da. Handia eta aldi berean desatsegina, deserosoa. Hezkuntzak ezin du bermatu ikasleok praktikak euskaraz egitea? Ahalegin handiak dedikatu behar dira arlo honetara. Proposamen gisa hartzea nahi dut ekarpena, ez kexa bat balitz bezala. Hausnartzekoa bederen.

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...