espaiolaren oztopatzea

2015-03-20
Orain dela 3318 egun argitaratua

Iskiña taberna parean jendea pilatzen da pasabidea moztuz eta errepidera atera behar izaten dugu honek dakarren arriskuarekin.

2015-04-11
Orain dela 3297 egun argitaratua

Nire ustetan Alegitarra izanik oso zaila da hau kontrolatu edo konpondu ahal izatea, zeren denok dakigun bezela 'Tontokalea' Alegiako herriko gazte eta ez horren gazteen bilkura tokia da eta beraz askotan jende multzo ugari biltzen da bertan. Urte batzuk atzera ere asko hobetu da sentidu honetan gune hau, orain pasabide eremuak ere zabalagoak eta irisgarritasun aldetik ere asko hobetu direlarik.

2015-04-15
Orain dela 3293 egun argitaratua

Ez dut uste Tontokaleko arazoa denik, tabernako arazoa baizik. Jendea
ez da Tontokalen egoten, tabernako ateen parean baizik eta erretzaileak
dira gehienak (kontuan izan tabernetan ezin dela erre). Pasabide eremua
handiagoa da baina jende gehiago ere egoten da erretzen, eta hitzak dioen
bezala, pasabidea izanik oinez dihoaztenak izan behar lukete prioritatea.
Bestalde hor dagoen itxiturak errepideko autoak eta azkarrago joatea
ekartzen du. Irtenbidea: peatonilazioa handitzea eta ez murriztea San Juan
kalean bezala.

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...