Bidegorria eta paseoaren arteko lotura

2015-04-27
Orain dela 3286 egun argitaratua

Bidegorritik datorren jende asko, bai Ikaztegieta edo Tolosatik, bidegorria amaitzean kaletik edo paseotik sartu beharrean errepide ertzetik jarraitzen du aurrera. Ondorioz oso arriskutsu geratzen da, oinezko, auto, bizikleta, patinatzaile, korrikalari eta N1 zaharretik herri parea zeharkatzea. Ondorioz, bidegorria amaitzean, paseoa señalizatzea eskatuko nuke. Horrela, jendea errepidetik joan beharrean paseotik joan daitezen. Kanpotar asko baitago paseoa dagoela ere ez dakiena.

2015-04-29
Orain dela 3284 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo. Udalak laster hasiko ditu Bideberrieta ingurua egokitzeko lanak. Horien barruan, aurreikusita dago bidegorriko erabiltzaileak paseo aldera bideratzeko seinalizazioa jartzea. Mila esker. Ondo izan.

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...