Aisia sustatu gune honetan

2014-12-10
Orain dela 3418 egun argitaratua

Alegiako herriak bazuen lehen zinema eder askoa leku honetan, pena bat da horrelako lekua izan eta erabillerarik ez ematea, agian kultur, aisia... ekintzak egin daitezke, antzerkiak,... Zenen jabetza da gune hau? Erabilleraren bat emateko intentziorik bai aurrerantzean? Mila esker.

2014-12-15
Orain dela 3413 egun argitaratua

Aditu dut gune hau berritzen ari ote diren edo, ea Alegiak Udalak baieztatzen digun...

2014-12-17
Orain dela 3411 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo. Duela gutxi egin den aurrekontu parte hartzaileen prozesuan landu da zinearen gaia. Herritar talde bat txukunketa lanetan aritu da eta datozen asteetan jarriko da berriz ere martxan aretoa bai zine emanaldietarako eta baita bestelako kultura ekitaldietarako ere. Zure galdera erantzunda geratu delakoan, ondo izan.

2014-12-17
Orain dela 3411 egun argitaratua

Mila esker, egie esan oso ondo erantzunda geratu da, zeren toki pare gabea ikusten nuen horrelako ekitaldiak egin ahal izateko. Baita ere zinema egutegiak eta abar jakin bezain laster, gustatuko litzaidake berri izatea.

2015-03-08
Orain dela 3330 egun argitaratua

Hona Alegiako Udalaren Twitter ofizialean publikaturiko twitt-a: "Orain Ez da kasualitatea bertso saio musikatua izango da zinean." https://twitter.com/AlegiakoUdala/status/574633987240542208

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...