IKT egokitzapena Alegiako Udalaren webgunean

09-03-2015
Publicada hace 3329 días

www.alegia.net web orrian, Alegiko ekitaldiak, argazki galeriak, azken albisteak,... kontsultatzen ditut oso maiz eta konturatu naiz mugikorretik bistaratzean ez dela webgunea egoki ikuskatzen, zoom-a egiten eta abar aritu behar izaten dut, hau da, ez dago egokitua mugikor telefonoetan web guneko edukiak egoki kudeatu ahal izateko. Nik uste jende askok nabigatzen dugula mugikor bidez eta interesgarri ikusten dut Alegiako Udalaren webgunea ere IKT teknologi hauetara egokitzea. Gainontzean oso arina eta txukunua ikusten dut.

17-03-2015
Publicada hace 3321 días
Alegiako Udala

Kaixo. Jaso dugu zure ekarpena. Dagokion sailera bideratu da eta erantzunen bat dugunean helaraziko dizugu. Mila esker.

Tú también puedes participar en esta conversación

Haz click sobre este texto y escribe tu comentario sobre la aportación...