Partaidetzazko aurrekontuak
- 2014ko Ekainaren 15a
Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrei aukera emango die, aurten ere, diru publikoa zertan inbertitu erabakitzeko. Aurten, bi milioi euro bideratuko ditu herritarrek adosten dituzten egitasmoak gauzatzeko. Partaidetzazko aurrekontuak ekimenaren bidez, Foru Aldundiak herritarrei gonbita egiten die proposamenak egiteko eta baliabide ekonomikoak bideratzearen inguruan erabakiak hartzen parte hartzeko. Informazioa: www.aurrekontuahobetzen.net