Autobus zerbitzu berria aurkeztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Autobus zerbitzua hobetzeko asmoarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak Herritarrekin Martxan abiarazi zuen 2013an.

Denboraldi honetan fase ugari igaro dituzte, iazko albisteetan ezarri genuen bezela, eta jada azken fasean daude, bertan, zerbitzu berri edo hobetuak herritarrei ezagutzera emango dituztelarik Foru Aldunditik.

Autobus zerbitzuaren inguruan egindako ekarpenak, guztira, 193 izan ziren eskualdean.  Eta Sharetu web orri honetan ere ekarpenak jaso dira. Herritarren parte hartzearekin egin nahi izan dute ibilbidea eta eskualdeko bus-parada eta autobus ibilbideetan aldaketa ugari izango dira urtarriletik aurrera.

Anoeta eta Irurako unibertsitate ikasleek ere, unibertsitatera zuzenean eramango dituzten autobus zerbitzu aukera izango dute aurrerantzean.


bus.jpg

bus-1.jpg